Ganadu azoka egongo da zapatuan Etxebarrian
Ganadua ikusi, saldu eta erosteko aukera egongo da 10:00etatik 14:00etara Galartza industrigunean Etxebarriko Udalak prestatuko duen gunean. Herriko 124 burutik gora eta kanpotik ekarritako beste hainbat animali batuko dira Ibaun biltokiaren aurreko aldean. 63 buru ganadu eta 61 asto, zaldi eta poni egongo dira erakusketan, bai eta ardi eta ahuntz taldeak ere.
Eskualdeko ekoizleen ortuari, gazta eta ogi postuak ere egongo direla aurreratu du udalak.