Hormak Palestina erakusketa ikusgai Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan
Ekainaren 15era arte, 7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, Hormak Palestina deritzon erakusketa egongo da ikusgai erakusketa aretoan. Bertan, Amaia Egaña Etxebarriak ateratako argazkietan, Palestinar lurraldeetan jasotako pintadak ikus daitezke. “Aldarrikapen hauek gurera ekartzearekin batera, palestinar jendartearen errealitateari buruzko gogoeta sortzeko espazio bat garatzea da asmoa. Pintadek duten balore kultura eta artistikoa nabarmenduz”, azaldu dute erakusketaren antolatzaileek.