
Barandiaran Aretoan jarriko duten ikastolako ikasleen argazki zaharretako bat.
Egitarau berezia antolatu dute. Bariku arratsaldetik hasi eta domeka arratsaldera arte eskaintza zabalez bete dute asteburua. “Herri honek hainbeste izerdi botata aurrera atera duen ikastolaren 50. urteurrena herriak berak ospatu eta gozatzea da asmoa”, azpimarratu dute Lekeitioko ikastolakoek.
Jaiagaz batera hasiko da baita ikastolaren 50 urteetako ibilbidea biltzen duen argazki erakusketa. Argazkiak Barandiaran Aretoan ikusi ahalko dira bi asteburutan: Ekainaren 13, 14 eta 15ean, eta 20, 21, eta 22an.
EGITARAUA
Barikua
- HH-LH jaialdia. Zineman. Bi saio egongo dira: bata 16:00etan eta bestea 17:30etan.
Zapatua
- 09:00 Mendi irteera. Talaian 50. urteurreneko plaka eta gutunontzia jarriko dituzte.
- 17:00 Ikastolan elkartu eta kalejiran atera.
Dantza plazara ekitaldia.
Ostean, logoarekin argazkia atera.
- 19:30 Brankaz Band elektrotuna, poteoa.
Domeka
- 10:00 Pintxo lehiaketa
- 10:00-13:00: Herri kirolak, jokuak…
Horma-irudia margotu.
- 14:00 Sari Banaketa
DBH 4koei agurra
- 15:00 Bazkaria.
- 17:30 Erdizka Lauetan taldea.