Ekainaren 28an egingo da
Euskal Herriko 17. kamiseta azoka, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Hain zuzen ere, bertan parte hartu nahi dutenek, etzi orduko eman beharko dute izena.
Zapatu Azulean Latxanbre plazan
11:00etatik 15:00etara egingo da kamiseta azoka. Berau muntatzen hasteko ordua, azoka ireki baino ordubete lehenago ipini dute Ondarroako Radixu Irratiko antolatzaileek.
“Stand-ak eta mahaiak geuk jarriko ditugu. Partaide bakoitzak bere lekua txukuntzeko oihalak ekarri ditzake”
Aurkezten diren kamiseta guztien artean, Kamiseta Azokako eta Ondarroako kamiseta onenaren sariak emango dira, urtero legez.
Informazio gehiago nahi izanez gero,
94 613 43 53 telefonora deitu eta
luterl@outlook.com helbide elektronikora idatzi daiteke.