Astelehenetik aurrera Mutrikuko
Lonja Zaharretik Moila Berrira doan bidea itxita egongo da
ibilgailuentzako.
Bidea Intxirri parean itxiko da, eta han, autoei pasabidea galarazteko bi poste jarriko dira. «Uda denboraldian kontrako norantzan etortzea debekatuta egon da azken urteetan. Tarte guzti horretan oinezkoek izango dute lehentasuna», azaldu du Joxean Agirregomezkorta gobernazioburuak. Ibilgailuentzako itxita egongo den tarte horretan udalak oinezkoentzako eserlekuak ipiniko ditu. Portu kalean
bertako bizilagunek besterik ezin izango dute bertatik pasa, “baina ezin izango dute tarte horretan aparkatu», nabarmendu dute udaletik.
Horrekin batera,
Intxirrian aparkatzea ere debekatuta egongo da,
10:00etatik 20:00etara. «Urteetan egon diren arazoak saihestu nahi ditugu horrela. Gainera, egunez, ontziak uretaratzeko zein lehorreratzeko gunea denez, erabiltzaileentzat libre egon behar da», gaineratu du Agirregomezkortak. Zumalabetik datozen autoek Kofradi Zaharreko parean, portuko iturriko parean (Bar Puerto eta Txirlatxo tabernen arteko zabaleran) edota Moila Zaharrerako bidean dauden aparkalekuak erabili beharko dituzte.
TAO zerbitzua ere martxan
Mutrikuko Udalak uda denboraldirako hartuko duten beste erabakietako bat TAO zerbitzua martxan ipintzea izango dela gogorararazi du. “
Astelehenetik aurrera Saturrarango aparkalekuan eta Burumendin TAO zerbitzua ere martxan ipiniko da».