Auto istripua gertatu da Berriatuako Gardotza industriagune parean
13:30ean auto batek istripua izan du BI-633 errepidean, Berriatuako Gardotza industriagunearen parean, Ondarroako norantzan. Ondorioz, ibilgailua errepidetik irtenda geratu da. Ertzaintzak jakin eragin duenez, autoa gidatzen zihoan emakumea zauritu egin da. Istripua dela eta, errai bat itxita dago, Ondarroako noranzkoan. Auto hilada luzeak sortu dira inguruan.