Baionara eta Donostira giza eskubideak aldarrikatzen joateko autobusak jarri dituzte
Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde mobilizatuko dira asteburuan euskal herritarrak Baionan eta Donostian. KonpONbidea herritar sareak, adibidez, aurkezpen mobilizatzaile eta aktiboa egingo du Donostian domekan; zapatuan, berriz,Baionan manifestazioa egingo dute, Ni ere banoa lelopean. Batera zein bestera joateko autobusak jarri dituzte Lea-Artibai eta Mutrikutik.
16:00etan emango diote hasiera Baionako manifestazioari Lauga-tik hasita. 18:00etatik aurrera, jaiagaz egingo dute aurrera, kontzertuekin eta jan-edanagaz.
Donostiko aurkezpen mobilizazioa, bestalde, 12:00etan hasiko dute domekan, Zuloaga plazan. Giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alde egiten duten konpromisoak biltzen dituen herritar sarea aurkeztuko dute.
AUTOBUSAK
Baionarako
Lekeitio. Hilaren 14an, 09:30ean, Mandaskatik aterako da autobusa. Gaur arratsaldea da izena emateko azken eguna.
Markina-Xemein. Hilaren 14an, 14:00etan, Kai aurretik aterako da autobusa.
Mutriku. HIlaren 14an, 14:30ean, Mutrikuko goiko rotondatik aterako dira. Zubixan eman behar da izena.
Ondarroa. Hilaren 14an 14:00etan, Zaldupetik aterako da autobusa. Kulixka eta Anaita tabernetan emon ahalko da izena.
Donostirako
Ondarroa. Hilaren 15ean 10:30ean, Zaldupetik irtengo du autobusak. Kulixka eta Anaita tabernetan emon ahalko da izena.