Minbiziaren ikerketa diruz laguntzeko diru bilketa egingo dute zapatuan
Minbiziaren ikerketa diruz laguntzeko diru bilketa egingo dute zapatuan [ekainak 14] Minbiziaren Aurkako Elkartekoek herriko hainbat kaletan.
Txurruka eta Beheko Plazetan informazio mahaiak ipiniko dituzte Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek. Era berean, kalez kale ere dirua batzen ibiliko dira herriko boluntarioak. «Minbiziari aurre egiteko programetara bideratu nahi dugu batzen dugun diru guztia. Etorri eta animatu laguntzera!», gaineratu dute.