Bihar hasi eta domekara bitartean, Ondarroako Arraun Elkarteak arraun astea egingo du.
Bihar iluntzean, esate baterako, taldea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Elkarteak ateak ireki jardunaldia egingo du 19:00etatik aurrera, eta instalazioak ikusi eta arraunlariek zelan entrenatzen duten aukera izango dute bertatzen diren guztiek.
Traineru berriaren aurkezpena
Etzi, ostera, Ondarroako elkartean dauden talde guztien aurkezpena egingo dute Itsas Aurre plazan. Hurrengo asteotan hasiko da traineru denboraldi berria, eta ondarrutarrek dena «ondo hasteko» prest daukate.
Domekako ekitaldian, besteak beste, denboraldi berrian traineruan arraunean ariko diren
arraunlariak eta patroia ezagutzeko aukera izango dituzte herritarrek. Era berean, elkarteko zuzendaritza taldeak argitu duenez, gazteek denboraldia amaituta badute ere, Itsas Aurren izango dira, nagusiekin batera.
Arraunlariak aurkezteaz gain,
denboraldi berrirako prest dago traineru berria ere; Itsasaurrera eramateko asmoa dauka Ondarroa Arraun Elkarteak. Horrela ba, plazara hurbiltzen diren guztiek ontzia hurre-hurretik ikusteko aukera edukiko dute.
Trainerua eta taldea aurkeztean gain, beste hainbat ekintza egingo dira etzi Itsasaurren.
Trainerua eta taldea aurkeztean gain,
beste hainbat ekintza egingo dira etzi Itsasaurren. Alde batetik, elkartearen materiala salgai ipiniko duen dendatxo bat ipinita egongo da, eta, era berean, aurreko urtean hasitako bazkide kanpainari jarraipena emango diote aurtengo denboraldian ere. «Nahi duenak elkarteko bazkide egiteko aukera izango du, eta iaz egin zen bezala, bere izena traineruan ipintzea ere izango du», gaineratu dute elkartetik.
Bien bitartean,
mokadutxoren bat edo beste jateko aukera izango dute Itsasaurrera joaten direnek. Horrez gain, zozketa ere egingo dute arraun elkartekoek. «Zozketaren irabazleek hilaren 30ean Erretegian lau pertsonentzako bazkaria edo afaria egiteko aukera izango dute».
Motorrak berotzen
Domekan, Antiguako Ama III. traineru estropada egingo da Ondarroako uretan. Estropada erlojuz kontrako eran jokatuko da, eta traineruetako arraunlariek, hiru ziabogatara lau luze egin beharko dituzte. «Denboraldia hastear dagoenez, lehiaketarako prest egoteko balioko die estropadak arraunlariei» .
Estropada 12:00etan hasiko da, eta guztira lau txanda jokatuko dira; lehenengoa emakumeena eta hurrengo hirurak gizonezkoenak. Emakumeen txandan lau talde lehiatuko dira: Orio, Hibaika, San Juan eta Zumaia. Bigarren txandan, Bermeo B, Donostiarra B, Lutxana, Santurtzi B, Hibaika, Mundaka, Arkote eta Deustu lehiatuko dira. Hirugarren txandan, ostera, Zarautz, Hondarribi B, San Pedro B, Orio, Donostiarra A, Illunbe, Getaria eta Ondarroa denborarik onena lortzen saiatuko dira.
Estropada 12:00etan hasiko da domekan, eta guztira lau txanda jokatuko dira; lehenengoa emakumeena eta hurrengo hirurak gizonezkoenak.
Azkenik, laugarren txandan, Santurtzi A, Zumaia A, Isuntza, Zierbena, San Juan, Portugalete, Orio, Bermeo A eta Kaiku Antiguako Ama ikurrina lortzen ahaleginduko dira.
EGITARAUA
Bihar
- 19:00etan. Elkartearen ate irekiak jardunaldia.
Zapatua
- 13:00etan. Elkarteko talde guztien aurkezpena Itsasaurre plazan. Ostean, zozketa eta bazkide kanpaina.
Domeka
- 12:00etan. III. Antiguako Ama traineru estropada.