
Zarauzko hogeitazortzigarren triatloia egingo dute bihar, eta Lea Artibaiko eta Mutrikuko ordezkaritza zabala egongo da. 650 bat lagunek eman dute izena Zarauzko triatloian, tartean daude punta puntako triatletak.
Ondarroako Koaxis S’ Concept taldetik honako kideek egingo dute proba: Uhinatz Aldekoak, Iñigo Arantzamendik, Eneko Azkaratek, Aitzol Barrondok, Miren Arantzazu Burgoak, Iraide Burgoak, Txomin Garciak, Salvador Gonzalezek, Aitzol Txakartegik, Xanet Goñik, Beñat Goyak, Asier Leonek, Iona Osak, Aitzol Txakartegki eta Seber Uribek.
Lekeitioko Garraitz kirol taldetik Jon Ander Bilbao, Haritz Garate eta Jesus Mari Valencia lehiatuko dira. Bestalde, Alarabi taldetik Ander Aldazabal, Zorion Kareaga, Iker Lasuen eta Ander Rodilanak egingo dute Triatloia. Mutrikuko Talaixa taldeko Iñigo Agirrek eta Josu Lezertuak ere parte hartuko dute.
Biharko proban hiru kilometro inguru igerian, laurogeita bat kilometro bizikletaz eta hogei kilometro oinez egin beharko dituzte. Triatloia Getariako hondartzan hasiko dute. Emakumezkoak 14:00etan irtengo dira, eta gizonezkoak ordu laurden beranduago, 14:15ean.