ELA, LAB, HIRU eta EHNE sindikatuek elkartasuna adierazi diote Gabixola markina-xemeindarrari
Maiatzaren 1etik gose greban da Jose Mari Lejardi Gabixola markina-xemeindarra. ELA, LAB, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariak Gabixolarekin batera egon dira bere 43. gose greba egunean. “Lau sindikatuok ozen esaten dugu borroka hau gurea ere badela, eta babesa ematen diogula Gabixola egiten ari den ibilbideari”, azaldu dute sindikatuek.
Aurreko zapatuan Euskal Herriko Karta Soziala onartu zen. Hain zuzen ere, sortu berri den Karta Sozialera gerturatzea eskaini diote Gabixolari; “bertan, eta guztiok elkar hartuta, borrokarekin jarraitzeko, herri honetako langileak behar dugun eredu sozial berria lortu arte”, gaineratu dute sindikatuek.