
Ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute, gaur, bihar eta etzi, (Ekainaren 13, 14 eta 15ean) eskolaz kanpoko kirol ekintzetan parte hartu duten umeek.
EGITARAUA:
- Gaur, (ekainaren 13a) 18:30etan, solasaldia Uhagonen: Andoni Aretxabaleta eta Serafin Ibarra. Moderatzailea Juan Pablo Martin kazetaria izango da.
- Bihar (ekainaren 14an) 16:00etan, zelaian: Futbola. Markina-Xemiengo eskolarteko taldeen arteko partiduak jokatuko dira; 18:00etan Balet taldearen erakustaldia eta 18:30ean Atletismo Taldearen erakustaldia.
- Etzi (ekainaren 15ean) 11:30etan, frontoian: gimnasia erritmikoa. VIII. Topaketak.
- Ekainaren 17an, 19:00etan kiroldegian, Karate Taldearen erakustaldia.