Eskola Kiroleko Kurtso Amaierako jaia egingo da Markina-Xemeinen

MARKINA_XEMEINGO_ATLETISMO Ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute, gaur, bihar eta etzi, (Ekainaren 13, 14 eta 15ean) eskolaz kanpoko kirol ekintzetan parte hartu duten umeek. EGITARAUA:
  • Gaur, (ekainaren 13a) 18:30etan, solasaldia Uhagonen: Andoni Aretxabaleta eta Serafin Ibarra. Moderatzailea Juan Pablo Martin kazetaria izango da.
  • Bihar (ekainaren 14an) 16:00etan, zelaian: Futbola. Markina-Xemiengo eskolarteko taldeen arteko partiduak jokatuko dira; 18:00etan Balet taldearen erakustaldia eta 18:30ean Atletismo Taldearen erakustaldia.
  • Etzi (ekainaren 15ean) 11:30etan, frontoian: gimnasia erritmikoa. VIII. Topaketak.
  • Ekainaren 17an, 19:00etan kiroldegian, Karate Taldearen erakustaldia.