https://www.youtube.com/watch?v=7Tq_IahQ7s8 Eguraldia lagun, aspaldiko urteetako jendetza handiena bildu da. Aspaldi bateko Oletako jaietako zelaia gogorarazi zien askori irudi harek.Kuadrillen arteko tortilla txapelketa egin zen zapatu iluntzean eta 11 tortilla aurkeztu ziren. Giro onak jarraipena izan zuen gauean ere eta hainbat izan ziren McOnak eta Governors taldeen kontzertuak entzun eta Gora Herria erromerian dantza egitera animatu zirenak.
https://www.youtube.com/watch?v=6w34vl3PJxU&feature=youtu.be Beste herrietako hainbat taldek huts egin bazuten ere, Mutrikuko 33. Umeen Euskal Erromeria giro onean ospatu zuten herritarrek. Aurretik egitarauan zehaztu moduan, Alboka aurreko zabalunean batu ziren dantzari txikiak. Eta handik Beheko Plazara jaitsi ziren.
https://www.youtube.com/watch?v=R9n8cw0xfDE Bizkaiko Jabekuntza Eskola Sareko Topaketa egin zen zapatuan Ondarroan. Zazpigarren topaketa horretan emakume sahararrak izan ziren protagonistak. Ondarroako Kofradia Zaharrean Basauri, Getxo, Ermua eta Ondarroako Jabekuntza Eskoletako 100 bat kide eta ikasle batu ziren. Bertan, Saharatik etorritako emakumeen bizipenak eta haiekin beharrean aritzen direnen kontaketak berta-bertatik entzun ahal izan zituzten.