Amorotoko Oleta auzoko zelaia jendez bete da jaietan
https://www.youtube.com/watch?v=7Tq_IahQ7s8 Eguraldia lagun, aspaldiko urteetako jendetza handiena bildu da. Aspaldi bateko Oletako jaietako zelaia gogorarazi zien askori irudi harek.Kuadrillen arteko tortilla txapelketa egin zen zapatu iluntzean eta 11 tortilla aurkeztu ziren. Giro onak jarraipena izan zuen gauean ere eta hainbat izan ziren McOnak eta Governors taldeen kontzertuak entzun eta Gora Herria erromerian dantza egitera animatu zirenak.
Kuadrillen arteko tortilla txapelketa egin zen zapatu iluntzean eta 11 tortilla aurkeztu ziren. Giro onak jarraipena izan zuen gauean ere eta hainbat izan ziren McOnak eta Governors taldeen kontzertuak entzun eta Gora Herria erromerian dantza egitera animatu zirenak.
Domeka eguerdian, meza ostean egon zen Arta Nagusi dantza taldearen saioak ere, jende asko bildu zuen zelaian. Arratsaldean ere ez zen gutxiago egon herri kirolen tartean. Azkenean, mutillen taldea izan zen garaile gizon eta emakumeen norgehiagoka desafioan.
“Batzordekook oso oso gustura gaude aurten orain arteko jaien balantzeagaz. Hainbeste lan egin ondoren, jendearen erantzun bikaina ikusteak hurrengo urterako jaiak ere gogoz antolatzeko bultzada ematen du”, azpimarratu dute jai batzordeko kideek.
Urtero modura, zozketa berezia antolatu dute Oletako Pazko Jaietan. Hiru sari zotz egin dituzte: lehenengoa Cantabriako lau izarreko bainuetxe batean bi lagunentzako bi eguneko egonaldia mantenu osoan eta zirkuitu termalagaz. Bigarrena, Iberiar urdaiazpikoa eta hirugarrena Crianza ardo kaxa bat. Zenbaki sarituak hurrengoak izan dira: lehenengo saria 342 (ordezkoa, 258), bigarren saria 2620 (ordezkoa, 2738) eta hirugarrena 2134 (ordezkoa, 2201).
Gaur arratsaldean izango du jarraipena jaiak. 17:30ean haur eta gazteentzako ohe elastikoak, puzgarri, erraldoi eta jolasak egongo dira eta gauean erromeria Egan taldearekin. Gizon eta emekume strip-tease-a ez da faltako. 00:45ean hasiko da.
Argazki galeria [nggallery ID=167]