Emakume sahararra protagonista izan da Ondarroako Jabekuntza Eskolen Topaketan
https://www.youtube.com/watch?v=R9n8cw0xfDE Bizkaiko Jabekuntza Eskola Sareko Topaketa egin zen zapatuan Ondarroan. Zazpigarren topaketa horretan emakume sahararrak izan ziren protagonistak. Ondarroako Kofradia Zaharrean Basauri, Getxo, Ermua eta Ondarroako Jabekuntza Eskoletako 100 bat kide eta ikasle batu ziren. Bertan, Saharatik etorritako emakumeen bizipenak eta haiekin beharrean aritzen direnen kontaketak berta-bertatik entzun ahal izan zituzten.
Saharatik etorri behar zutenetako batzuek Ondarroan izateko arazoak izan zituzten; Aljeriako eta Espainiako arduradunek Tinduf lurralde okupatuan bizi diren sahararrei ez zien bisik eman
Al Aaiuneko herritarrak egon ziren Ondarroan, baina Aljeriako Tinduf lurralde okupatuan bizi diren sahararrak ezin izan ziren bertan egon. Saharatik etorri behar zuten herritarretako batzuk Ondarroan izateko arazoak izan zituzten. «Tindufeko kanpamentuetako emakume sahararrei oztopoak jarri dizkiete Aljeriako eta Espainiako estatuetako arduradunek. Ez die bisik eman. Hori dela eta, gaurko prestatuta genuen egitarauan azken orduko aldaketa batzuk egin behar izan ditugu», azaldu zuten antolatzaileek. Hala ere, haiekin Skype bidez zuzenean berba egiteko aukera izan zuten.
Emakume euskaldunei esker emakumeen topaleku bihurtu diren etxeak eraiki dira; etxe horiek beraien kezken eta gauzen gainean berba egiteko guneak bihurtu diraTopaketan batu ziren Saharako emakumeek, batez ere, euren bizimodua zelakoa zen kontatu zuten Kofradia Zaharrean egin zen mahainguruan. Skype bidez berba egin zutenek, esate baterako, Euskal Herriko emakumeek eskaintzen dieten laguntzari esker, euren borrokari eusten dietela nabarmendu zuten. Era berean, emakume sahararrek borroka hori bultzatzeko, emakume euskaldunei esker emakumeen etxeak ere eraiki dituztela azpimarratu zuten. «Etxe horietan beraien kezken eta gauzen gainean berba egiteko guneak bihurtu dira. Aldarrikapen leku bihurtu dira», zioten topaketaren antolatzaileek.
Skype bidez zuzeneko parte hartzea izateaz gain, hasiera batean egitarauan agertzen ez zen Sukoina Lidrisi hizlaria ere egon zen Ondarroan. Lidrisi mendebaldeko Sahararen eskubideen defentsa dela eta, 12 urtez Marokoko kartzelan egon zen. Egun, Foro Nuevo Futuro Mujeres Saharauis erakundeko burua da. «Inork testigantza sakonik eman ahal badu, Sukoina izan daiteke», gaineratu zuten antolatzaileek. Lidrisiren testigantza oso gogorra izan zen. Hamabi urtez Marokoko kartzela batean preso eduki zuten inolako komunikaziorik barik. Hain zuzen ere, Marokoko indarrek Saharako askapen mugimenduaren barruan dagoen jendearekin, oso gogor jokatzen dutela adierazi zuen. Eta emakume sahararren aurkako zapalketa oraindik eta gogorragoa dela argitu zuen. Kofradia zaharrean hura entzuten zeudenen artean ere, testigantza oso krudelak entzun ziren.
Komunikabideak zubi modura hartuta, euren borrokaren eta hitzaren bozgoragailu bezala erabili nahi dituzte. Batez ere, euren askapen mugimenduak Europa mailan oihartzuna eduki nahi duteSahararrak laguntzen ibiltzen diren euskal elkarteetako kideak ere izan ziren kofradian. Hango herritarrek euskal jendartearen laguntza asko eskertzen dutela nabarmendu zuten. Esan ziren gauza guztien artean, baina, ideia bat asko errepikatzen zen. Sortzen ari diren sarea Euskal Herrian zabaltzen joatea beharrezkoa ikusten dute. Hori dela eta, komunikabideak zubi modura erabilita, euren borrokaren eta hitzaren bozgoragailu bezala erabili nahi dituzte. Euren esperientziak zabaltzeaz gain, mundu osoari beraien borroka bizirik dagoela jakinaraztea beharrezkoa ikusten dute. «Euren kausa zenbat eta gehiago zabaldu, euren borroka ere gero eta ezagunago egingo da. Beraiek, zuzenean, ezin dute mundu zabalera beraien egoeraren berri eman. Izan ere, Sahararako askapen borrokak min handia egiten diete, eta hori dela eta, Marokoko gobernuak hango egoera zabaltzeko dauden bide guztiak ixten dizkie. Batez ere euren mugimenduak Europa mailan oihartzuna edukitzea nahi dute», azaldu zuten Ondarroako topaketaren antolatzaileek.
Emakume sahararren ohiturak hurbilagotik ezagutzeko aukera ere izan zuten topaketan parte hartu zutenek. Alamedan ipinitako haima koloretsuaren barruan, tearen zeremonia erakutsi zuten, saharauien zeremoniarik handienetarikoa.
Alamedan ipinitako haima koloretsuaren barruan tearen zeremonia erakutsi zuten. Zeremoniaren honen bitartez, Saharar herriaren izatea hobeto ezagutu zuten bertara hurbildu zirenekZeremonia honen bitartez, «euren izatea eta sustraia» hobeto ezagutu ahal izan zuten Alamedara hurbildu zirenek. «Beraien esentzia eskaini digute hemen. Hori guztia gurekin konpartitzea oso polita iruditu zaigu. Hementxe, euren haima koloretsuaren barruan, lurrean oin hutsik beraiekin jarri eta esperientziak trukatzen. Uztarketa polita da». Argazki galeria [nggallery ID=166]