«Ibon Iparragirrek ez du hiru hilabete isolamendu egoeran iraungo; okerrena gertatu ahal denaren beldur gara». Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarren egoera salatzeko hitz horiek erabili ditu haren anaia Gotzon Iparragirrek.
Anaiari etxe kartzela ezartzeko premia aldarrikatu du Iparragirrek. «Aurretik ere zer edo zergatik zuen etxe kartzela ezarrita. Gaixorik dago, eta ezin da espetxean egon; 100.2 artikulua ezarri behar diote berriro», gaineratu du, guztiz kezkatuta. Halaber, kartzelako ziega txukuntasunez ez edukitzea arazo kognitiboengatik dela azaldu zuen. «Bisitan joatea baino besterik ez dago haren egoera zein den ikusteko.
Ezin du irakurri, ez ditu paperak bereizten, eta medikuek narriadura kognitiboa duela berretsi dute. Hau guztia mendeku politika baten emaitza dela uste dugu. Bere aurkako kanpaina bat egiten ari dira».
Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, «Navalcarneroko espetxeko funtzionario batek sabelean ukabilkada bat eman zion barikuan, eta lurrean arnasik barik utzi zuen Iparragirre». Ostean, larriki gaixorik dagoen preso politiko ondarrutarra isolamenduan sartu dute datozen hiru hilabeteetarako.
Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, “Navalcarneroko espetxeko
funtzionario batek sabelean ukabilkada bat eman zion barikuan,
eta lurrean arnasik gabe utzi zuen Ibon Iparragirre“. Ostean, larriki gaixorik dagoen preso politiko ondarrutarra isolamenduan sartu dute datozen hiru hilabeteetarako.

Erasoaren aitzakia Iparragirrek ziega txukun ez izatearena izan zela esan diote plataformako kideek Naiz-i. “Gertukoek esan dutenez, egoera hori ematea litekeena da, bere gaixotasunaren ondorio zuzena baita gauzak nahastea, bai arlo fisikoan zein sikikoan», dio komunikabideak.
Erasoaren ondotik, atzo, igandea,
isolamenduan sartu zuten preso ondarrutarra eta bertan
hiru hilabetez egongo dela jakitera eman dute plataformako kideek. Egunean 23 ordu ematen ditu ziegan eta ordubeteko baimena du patiora irteteko.