
Nami Kanekok egingo du itzulpena, euskaratik zuzenean. Ez da Tokio Hakusui Sha argitaletxeak japonieraz argitaratuko duen Uriberen lehenengo lana: 2012, urtean
Bilbao-New York-Bilbao (Espainiako narratiba saria jaso zuen) bere lehen eleberria argitaratu zuen, eta eta
Mainichi egunkariak eta
Vogue Japan aldizkariak urteko liburu onenen artean hautatu zuten.
Halaber, Kirmen Uriberen zazpi poema argitaratu ditu Japoniako poesia aldizkari garrantzitsu batek, Shichosha izenekoak. Poemak,
Ibaia,
Bisita,
Ezin esan,
Lehendakaria deserrian,
Hizkuntza bat,
Urrezko eraztuna eta
Aparte-apartean dira, eta horiek ere Nami Kanekok itzuli ditu euskaratik.
Musshce eleberriak kritika onak jaso ditu argitara eman zenetik. 2013ko maiatzean, esate baterako, Nafarroako ikasleen eleberririk bozkatuena izan zen, Jul kanpainaren barruan. Bestalde, ikuskizunera ere eraman dute eleberriaren mamia, Wim Mertens musikariak eta Uribek berak. 2014ko martxoaren amaieran estreinatu zuten Bilboko Arriaga antzokian eta Donostiako Kursaal aretoan. «Alde batetik musika dago, eta beste alde batetik liburua dago, baina gure anbizioa da bi esparruetako elementuak erabiliz hirugarren gauza bat sortzea, musikaz soilik eta hitzez soilik azaldu ezin dena». Horixe Wim Mertens musika konpositore flandriarrak eta Kirmen Uribe ondarrutarrak beren buruei jarri zieten erronka.