
Tolosan
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzeaz gain,
Uemak Markina-Xemein mankomunitatean sartzea onartu zuen. Ekitaldia Tolosako udaletxean egin zen eta
Markina-Xemeingo alkate Juanjo Txurrukagaz batera, Uemako kide diren beste udalerri batzuetako alkateak ere egon ziren. Guztiek batera, Euskarak batzen gaitu idatzia irakurri zuten. Horretan, besteak beste, euskararen arnasguneak indartzeko beharra azpimarratu zuten bateko eta besteko alkateek. Eta jaiak ere
helburu bera eduki zuen:
ahuldutako arnasguneak sustatzea eta bultzatzea. Markina-Xemeinegaz batera, Berastegi ere Uemako kide izatera pasatu da. Horrela ba, joan den zapatutik aurrera, udalerri euskaldunen mankomunitatea 72 herrik osatzen dute. uema