Nagusien mailako txapela jantzi zuten Zugadi eta Arrasateren kontra
22 eta 15 irabazita. Hasieratik jarri ziren aurrean markagailuan 17 eta 4ko aldeagaz, baina, erraz irabaziko zutela ematen zuen arren, azken momentura arte eutsi zuten Zugadik eta Arrasatek, tantuz tantu hurreratzen joan zirenera arte. Hala ere, aldea handiegia zen jadanik garaileak harrapatzeko. Halan, Zubikaraik eta Pujanak jantzi zuten merezitako txapela.
Nagusiez gain, beste bost mailatan ere jokatu ziren finalak. Urduritasuna nabaritu zen, batez ere, txikienen artean eta finalak gehi egin zieten pilotari batzueri. Horrela, txapeldunek alde handiagaz irabazi zuten txiki, umetxo eta gaztetxoen norgehiagokatan.
Lasaitasuna mantendu zuten eta bikote aldaketa egin behar izan zuten arren, lasai jokatu zuten
Urkidi anaiek garaipena bere eginez. 18 eta 3 irabazi zieten Rekalde eta Alvarezi txikienen mailan. Umetxoetan ere berdin,
Calvo eta Azpiazuk 10 tantuko aldeagatik irabazi zieten Alvarez eta Egurrolari, eta gaztetxoetan 18 eta 4 irabazi zuten
Loizatek eta Josebak. Azpitxapeldun geratu ziren Azpiazu eta Urtiaga.
Umeei dagokienez,
Etxebarrieta eta Egurrola izan ziren garaile Txurruka eta Urrutiari 18 eta 10 irabazita eta gazteen mailako txapela
Bereikua eta Ibarlozarentzat izan zen. 22 eta 14 irabazi zieten Agirreamalloa eta Galarzari.
Sariak eta zozketak
Urtero modura, sei finalen ostean sariak banatu eta hainbat opariren zozketa egin zuen Markinako Esku Pilota Taldeak. Sari banatzaileen artean, esku pilota taldeko arduradunez gainera, Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkatea eta Andoni Aretxabaleta pilotaria egon ziren. Aretxabaletak gainera, esku pilota taldeak zotz egindako bere kamiseta entregatu zion poz-pozik zegoen Gorka Amorebieta gazteari.
Janariz betetako ottzara eta maleta ere zozkatu zituzten. 87 zenbakia eta 1346 zenbakia izan ziren irabazleak.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=164]