Jose Mari Lejardi 'Gabixolak' gose greba utzi du, konpromiso sindikala tarteko
Kamioilari markina-xemeindarrak 47 egun eman ditu gose greban, kamioilarien egoera salatzeko eta sindikatuen batasuna aldarrikatzeko. Gehiengo sindikalagaz batzartu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna sinatzeak “suposatu duen aurrerapausoa” azpimarratuz, gose greba bertan behera utzi duela jakitera eman du Gabixolak.
ELA, LAB, EHNE eta Hiru sindikatuekin batzartu da Gabixola, lehenengo banaka eta gero guztiekin batera. “Berba egin dugunaren arabera, nik aldarrikatzen dudan batasun sindikala lortzeko pausoak ematen ari dira”
Bertsolari eta abeslariek agurtu zuten atzo [ekainak 16] arratsaldean, grebaren amaiera ekitaldian. 28 kilo galdu ditu Lejardik.