Kafe Antzokia itxi eta gero, Ondarroak kultur areto berria berreskuratuko du eguenetik aurrera. «Proiektu berri horrekin hasteko ilusio handiagaz gaude», agertu du Alberto Markuerkiaga aretoko arduradunak.

Hain zuzen ere,
eguen iluntzean inauguratuko dute Beikozini aretoa,
sasoi batean Ondarroako beheko zine aretoa zegoen lekuan, hortik bere izena. Zehazki,
barikuan publiko guztiari zabalik egongo da areto berria, eta B
erri Txarrak taldearen kontzertuagaz hasiko da Beikoziniren eskaintza kulturala.
Azken sarrerak, agortzear
22:30ean Urbizu eta bere taldekideak eta Gas Drummers taldekoak izango dira etzi Beikoziniko agertokia estreinatuko duten lehenengoak.
Berri Txarrak taldearen kontzertuak sekulako arrakasta izan du, eta lehenengo egunean sarrera guztiak agortu ziren. Horrenbestez, Ondarroan bi egunez joko du talde nafarrak. Zapatuan, 22:30etatik aurrera, Tutan Come On taldeagaz batera ariko dira, bigarrenez. Kontzertu horretarako ere sarrera guztiak ia agortuta daude. «Azken 50 sarrerak besterik ez dira gelditzen», azaldu dute Beikozini areto berriaren arduradunek.