Uraren jaia ospatuko da zapatuan, Markina-Xemeingo Zelaian
Guraso Elkarteak antolatuta zapatuan 17:00etan Uraren jaia ospatuko da Zelaian. Urtero modura, adin guztientzako ur jolasak antolatuko dituzte.
Urarekin irrist egiteko gunea, ur-globoak, ur-pistolak, tutuak, piszina txikiak eta bitsa botatzen duen makina egongo dira. Eguraldi txarra eginez gero, jaia bertan behera geratuko dela jakitera eman dute antolatzaileek.