Zapatu Azuleko Dinamartxan izena emateko epea, zabalik

pnga_erakutsi-2.pl Ekainaren 28an egingo den Zapatu Azuleko Dinamartxan parte hartzeko izen ematea hurrengo egunetan irekiko da. Zehatz esanda, ekainaren 23an, 24an eta 25ean, 19:00etatik 21:00etara, izena eman ahal izango da Ondarroako Musika plazan dagoen Jai Braian tabernan. Aurreko urteetan egin modura, Dinamartxan bizikletaz edo oinez, mendiz mendi, egin daiteke Tolosa eta Ondarroa banatzen dituen tarteko ibilbidea. Bizikleta martxan zein mendi martxan parte hartu nahi dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte izena ematerako orduan. 2o14 Dinamartxako kamiseta lortu nahi izanez gero, izena emateko 12 euroez gain, beste 13 euro ordaindu beharko dira.