
Zapatuan, 22. triatloia lehiatuko da Lekeition. Azken urteetan bezala, sprint distantziakoa izango da, beraz,
750 metro igerian, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte parte hartzaileek. Gainera, 2014ko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako seigarren proba puntuagarria izango da.
Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeak antolatzen duen
proba 15:00etan hasiko da bai emakumezkoetan bai eta gizonezkoetan ere. Lasterketaren muina, boxak eta helmuga udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia enparantzan.
Betiko modura,
irteera Isuntza hondartzan izango da. Lehen igeriketa atalean, lauki formako ibilbidea eginez farora joan-etorria egin beharko dute triatletek. Lehen transizioaren ondoren, parte hartzaileek 22 kilometrotako bizikleta saio gogorra izango dute. Plazakolara joan etorria egin beharko dute, bi portu igota, Oleta eta Plazakolako portuak, %4,26 eta %5,20ko igoera ertain zein maximoak, izango dituzte aurretik.
Proba amaitzeko, 5 kilometrotako lasterketa egitea geratuko zaie kirolariei. Herriko kaleetan zehar egingo dute aringa-aringa.
Zirkulazioa itxita egongo da Lekeitio eta Plazakola artean 15:10etatik aurrera gutxi gora-behera 40 minutuan
Maila handiko kirolariak
408 triatletak eman dute izena Lekeitioko proban dagoeneko, euren artean, Lea-Artibai eta Busturialdeko Garraitz Kirol Taldeko, Alarabi Lea-Artibai Markina taldeko, Ondarruko Koaxi taldeko eta Urdaitriko kirolariak egongo dira.
Atzerritik datoz baita, maila handiko beste triatleta batzuk, euren artean iazko irabazleak Ryan Bailie australiarra eta Gwen Jorgensen estatu batuarra. Podiumerako lehian arituko dira baita Brendan Sexton, Aaron Royle etaCharlotte McShane austrailarrak, eta Matthew Sharpe, Tyler Mislawchuk, Sarah-Anne Brault eta Ellen Pennock canadiarrak. Denen artean, benetan, eliteko kirolariak ibiliko dira Lekeition.
Zirkulazioa itxita egongo da Lekeitio eta Plazakola artean
Trafiko delegaritzaren eskaerari jarraituz, igeriketa eta bizikleta denbora mugak murriztu behar izan ditu probaren antolatzaile den Garraitz Kirol Taldeak. Gainera,
gutxi gora-behera 40 minutuan, Lekeitio eta Plazakola arteko zirkulazioa itxita egongo dela jakitera eman dute, horrela eskatzen du-eta araudi berriak. Beraz, BI 2405 errepideko zirkulazioa itxita egongo da
15:10etatik 15:50era, triatletak ibilbide hori bizikletan egiten duten bitartean.