Aulestiko Urregarai eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek LOMCEren aurka egin dute
https://www.youtube.com/watch?v=7DGz67MmPiE Hezkuntza legearen aurka egiteko Urregarai herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak parkean batu eta argazkia atera dute, gaur [ekainak 20]. Besteak beste, legeagaz ez daudela ados adierazi dute eskolako kideek. "LOMCEri ez" oihukatu dute parkean batu direnek.
Beste alde batetik, Markina-Xemeingo Udalak LOMCErik gabeko herria dinamikak aurkeztutako mozioa onartu du osoko bilkuran, EH Bilduren aldeko botoekin.