Gaur [ekainak 20] arratsaldetik domekara arte abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak. Prezipitazio handiengatik ezarri dute abisu horia,
15:00etatik 00:00etara. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako “zenbait lekutan
ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatzeko
probabilitatea handia” da. Era berean, arratsaldean eta gauean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko “probabilitatea handia” dela ere gogorarazi dute. Azkenik, txingorra egiteko eta haize-bolada handiak edo oso handiak izateko “probabilitatea txikia” dela azpimarratu dute.
Biharko [
ekainak 21] ere abisu horia ezarriko dute,
00:00etatik 06:00etara. “
Goizaldean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia” dela esan dute. Zenbait lekutan ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatzeko, txingorra egiteko eta haize-bolada handiak edo oso handiak izateko probabilitatea txikia dela gogorarazi dute.
12:00etatik 22:00etara, ostera,
zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia da. Era berean, ordubetean, metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatzeko, txingorra egiteko eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izateko probabilitatea txikia dela aurrikusi dute.
Domekan, ostera,
15:00etatik 24:00etara ezarri dute abisu horia.
Arratsaldean eta gauean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko
probabilitatea handia izango da. Horrez gain, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatzeko, txingorra egiteko eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izateko probabilitatea txikia izango da.