
Iparra Galdu Baik plataformak salatu duenez,
Ibon Iparragirre Burgoa preso ondarrutarraren ama, arreba, alaba eta bikotekideari aurrez aurreko
bisitak ukatu dizkiete. Isolamenduan dagoenez,
aurrez aurreko bisita egiteko eskubiderik ez duela izango esan die
Navalcarneroko (Espainia) kartzelako
funtzionario batek. Era berean, funtzionarioak ez die esan idatziz aurrez aurreko bisitarik ez dutela izango. Aurrez aurreko bisita horren ordez, 20 minutuko bisita bakarra edukiko du Iparragirrek.
Preso ondarrutarraren abokatuak esan duenez, “ezarri dioten zigorrak ez du zertan komunikazio murrizketarik eduki”. Iparra Galdu Baik plataformatik
Ibon Iparragirre “muturreko egoeran” dagoela nabarmendu dute, eta neurri horiek “Ibon suntsitzeko erabaki politikoak” besterik ez direla salatu dute. Iparragirreren familiak eta Iparra Galdu Baik plataformak preso ondarrutarrari zerbait gertatuz gero, Navalcarneroko kartzelako zuzendaritza eta Zigor Erakundea erantzule egingo dituztela esan dute.