
Ondarroako Udaleko Berdintasun sailak antolatuta,
Transfeminismoari bueltaka deritzon hitzaldia emango dute Medeak taldeko kideek
eguaztenean, 19:00etatik aurrera, Etxelilan. Feminismoaren barruan sortutako transfeminismo korronteari buruz berbaldia emango dute Medeakekoek. “Gazte, heldu edo zahar egon; bertokoa betidanik, herrira etorri berri edota alboko herrikoa izan; gizonezko sentitu, andrazko edota beste mila aukeretako bat… danok zarete ongietorriak. Parte hartzea librea eta doakoa da guztientzat”, azaldu dute hitzaldiaren antolatzaileek.