Uztailaren 31 arte,
Saharako ahotsak: ahanzturaren kontrako erresistentzia erakusketa egongo da
Etxelilan.
Hogei panel handi baino gehiagotan, okupatutako lurraldeetan eta Tindufeko kanpalekuetan bizi diren
sahararren giza eskubideen egoeraren berrikusketa egingo da.
Paneletan hainbat gai jorratzen dira: biztanleria zibilaren aurkako bonbardaketak, desagerpen behartuak, pertsonen aurkako minak, edota autodeterminazio-eskubidea lantzen dira, besteak beste. “Erakusketak bortxaketa horiei guztiei aurre egiteko biktimek eta herri saharar osoak erakutsi duen adorea nabarmentzen du. Bereziki, ahalegin kolektiboetan eta emakumeen borrokan jartzen du arreta”, azaldu dute erakusketaren antolatzaileek.