
2014ko Ondarroako jaietako kartel lehiaketako
gaia librea izango da, eta
edonork parte har dezake. Era berean, egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lehiaketara aurkeztuko diren kartelak egiteko edozein teknika erabili daiteke, eta horiek A-3 neurriko euskarri gogor edo paperean aurkeztu daitezke.
Behar guztiek 2014ko Ondarrako jaiak deritzon titulua eraman behar dute, eta letra txikiagoan, Andra Maixak.
Kartelak uztailaren 14an, 14:00ak baino lehenago aurkeztu beharko dira udal erregistro orokorrean. Horrez gain, postaz ere aurkez daitezke lanak. Postaz aurkezteko helbidea honako hau da. Ondarroako Udala – Jaietako kartel lehiaketa – 48700 Ondarroa. Sariari dagokionez,
kartelik onenak 500 euroko saria jasoko du.