Kartelak 50 zentimetro luze eta 50 zentimetro zabal izan behar ditu eta
San Antolin jaiak 2014, Lekitto testua eraman behar du derrigorrez. Era berean, Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat agertuko da. Edozein teknika erabili daiteke.
Lehiaketan edonork parte hartu dezake eta
lanak abuztuaren 1eko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Eusebio Erkiaga kultur etxean. Astelehenetik zapatura jasoko dira 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
Irabazlea abuztuaren 6an emango dute jakitera bai eta saria hartzeko eguna eta tokia. 500 euroko saria egongo da.