Aurkeztu dituen hobekuntza proposamenak eta eskaintza ekonomikoa izan dituzte kontuan Atxondo kiroldegiaren kudeaketa Emtesport enpresari emateko.
Bi enpresa aurkeztu dira udalak, kiroldegiko instalazioen kudeaketa integralaren zerbitzua adjudikatzeko egindako deialdira,
Bxport eta Emtesport, eta orain arte egon denari eman diote ardura, udal osoko bilkuratik pasa ostean.
Emtesportek aurkeztutako eskaintza ekonomikoa 294.907,14 euro gehi BEZ izan da; kontratuak bost urteko iraupena edukiko du, eta beste bost urtez luzatu ahal izango da.
Instalazio guztien kudeaketa eramateaz gain,
zerbitzu horren osagarri hainbat lan egin beharko ditu Emtesportek. Lan horien artean daude igerilekuaren sakonera gutxitzeko hondoa altxatzea eta igerileku txikiaren itxitura hobetzea.
Aurreko deialdiekin alderatuz,
kontratazio epea luzatu egin da, «hartzen duenarentzat errentagarria izan dadin». Horrela, zerbitzua bost urterako kontratatuko da, beste bost urtez luzatzeko aukerarekin. Hobekuntza lanak abuztuan egingo dira. Bukatu ostean udaleko zerbitzu teknikoek eman beharko diete oniritzia.