San Joan suek udako solstizioari ongietorria eman diote, usadio zaharrei eutsiz
https://www.youtube.com/watch?v=1tA68owN7Z8&feature=youtu.be Atzoko gauak ohitura zaharrei lekua egin zien, herriz herri, auzoz auzo. Suek hartu zituzten bazter guztiak, azken egunetako prestakizunei merezi zuten amaiera emateko. Eta akelarreek, dantzek, kalejirek....

Ondarroako Akelarrea berezia bezain hunkigarria izan zen atzo gauean: Bitxore Laka Akelarrearen asmatzailea omendu nahi izan zuten Musika PlazanSorgin Gaba magikoa izan zuten atzo Ziortza-Bolibarren, urtez urte parte hartzea handitzen doan ekintzan. Majurekin, Akerbeltz, TTarttalo eta Jaun Zuriarekin agertu zen Mari Oiztik. Mari Euskal Herriko Jainkosak, Ama Lurrak, naturaren defentsa egin zuen, eta herrian arbasoei egiten zaien omenaldia eskertu zuen. Urazanditik Laminak agertu ziren dantzan orratziarekin ilea orraztuz, Jentilak atzetik zituztela. Elizpetik Sorginak irrintzika agertu ziren. Emaginak, dantzariak, baserritarrak, musikariak, bertsolariak, maistrak, jostunak, belar biltzaileak ere han izan ziren. Altziberraldetik galtzagorriak, Jauregibezitxik Basajauna eta Basanderea, sorgin dantzariak… inork ez zuen nahi izan gau magikoa galdu. Jan-edanagaz indarrak hartuta, Sorgin Dantza egin zuten, “Plaza txii geratu zen dantzarientzat”, esan dute antolatzaileek. Sorginek prestatutako edabearekin jarraitu zuen Akelarreak. Aranbaltz Kultur Elkarteak esker ona adierazi nahi izan die parte hartu zuten guztiei, “mozorrotzen, lanean, laguntzen, bai eta ikusle izan zirenei ere”. Mutrikun San Joan kalejiraren hasierak iragarri zuen atzo gau magikoa hastekotan zegoela. Musikari, dantzari, ekordeoilari, txistulari eta gaztetxeko kideek hartu zuten parte kalejiran. 23:00etatik aurrera egin zuten San Joan sua, Burumendin. Eta modu berean, beste herri guztietan ere, Aulestin, Amoroton, Berriatuan, Etxebarrian, Gizaburuagan, Ispasterren, Mendexan, Munitibarren… Akelarre eta suen gauak udari ongietorria eman diete, herririk herri, auzorik auzo, iragarpen onei lekua egin eta txarrei aldentzeko gonbitea eginaz. Argazki galeria [nggallery ID=172] Argazki galeria [nggallery ID=173]