Iparra Galdu Baik plataformak deituta, hainbat herritarrek
Ibon Iparragirre Burgoa preso ondarrutarra
etxeratzeko eskatu dute Gasteizko Eusko
Legebiltzarreko egoitzaren aurrean.
Arabako hiriburuan egin duten elkarretaratzean
gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatu dute. Horrez gain, Iparragirre isolamendu egoeran egotea harentzako
heriotza zigorra dela ere salatu dute. Izan ere,
isolamendu egoeran bi aste daramatza preso ondarrutarrak, eta hori bere gaixotasuna dela eta, kaltegarria dela salatu nahi izan dute Eusko Legebiltzarraren aurrean egin duten elkarretaratzean.