Ibon Iparragirre etxeratzeko eskatu dute legebiltzarraren aurrean

Bq_ZUn6CQAA_htr Iparra Galdu Baik plataformak deituta, hainbat herritarrek Ibon Iparragirre Burgoa preso ondarrutarra etxeratzeko eskatu dute Gasteizko Eusko Legebiltzarreko egoitzaren aurrean. Arabako hiriburuan egin duten elkarretaratzean gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatu dute. Horrez gain, Iparragirre isolamendu egoeran egotea harentzako heriotza zigorra dela ere salatu dute. Izan ere, isolamendu egoeran bi aste daramatza preso ondarrutarrak, eta hori bere gaixotasuna dela eta, kaltegarria dela salatu nahi izan dute Eusko Legebiltzarraren aurrean egin duten elkarretaratzean.