Lekeitioko Udalak antolatuta,
Itsasoaren emazteak antzezlana eskainiko du Independentzia plazan Hika antzerki-taldeak,
barikuan (ekainaren 27an), 22.30ean.
Antzezlanak,
euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz.