Gauerdira arte luzatuko da 17. Zapato Azule
Dina Bilbaoren omenez egiten den Dinamartxa eguneko unerik politenetariko eta hunkigarrienetariko bat bihurtu daOrdu horretarako, Tolosatik Ondarroara bidean egongo dira Dinamartxan parte hartzen ari diren mendizaleak eta txirrindulariak. Herrian daudenak, ostera, Dina Bilbaoren omenezko martxaren zain egongo dira, Kantoipe, Nasa eta Kofradia Zaharraren inguruetan; momentu hori jaieguneko unerik politenetariko eta hunkigarrienetariko bat bihurtu da. Kresalako bandako musikariek, Artelango erraldoiek, Alaiko balkoian egongo diren irrintzalariek eta han batutako jendearen txalo zaparradak hartuko ditu Dinamartxan parte hartuko dituztenak. Ongietorriaren ostean, betiko modura, Nekane Akarregik Radixu Irratiaren pregoia irakurriko du Alaiko balkoitik, eta orduan jakingo da aurtengo omendua zein den.
15:00etan, kamiseta azoka itxi eta gero, herriko bertsolariak bazkal aurreko giroa alaitzen ibiliko dira, eta ostean, aurtengo kamiseta azokako irabazlea zein den jakitera emango da. Bazkal ostean, 17:30ean, umeen jolasak egongo dira alde zaharrean, eta iluntzean, Txo Antzerki Kolektiboak omenduaren inguruko sketch-a egingo du Kalekutzean. Zapato Azule bere azkenengo txanpan sartzen hasiko da. 20:30ean, Plaza Gainean, erromeria egongo da, eta tartean, Larrain dantza egiteko aukerarik ez dute galduko askok. Iaz jende pila bat elkartu zen euskal dantzen inguruan.
Radixu Irratikoek Alaiko balkoitik agurra egin ostean, jaiak Musika Plazan jarraituko du, ordu txikiak arte
21:00etan, Alaiko balkoitik, eskertzei egingo diete tartea antolatzaileek, Musika Plazara joateko gonbitea eginaz. Hantxe jarraituko du, izan ere, jaiak, tarteka-tarteka egin izan den legez. Txosnen irekiera egingo da 21:00etan. Kontzerturik ere ez da falta izango, 22:00etan, Besteik Be! taldeagaz. Eta gauerdian, erromeria. Ordu txikietaraino luzatuko da, beste behin ere, Zapato Azule.
Argazki galeria [nggallery ID=65]