Jai Alai World Tour-ak hasi du jada bere Master Series sariketa. Euskal Herrian goizaldea zenean (arratsaldeko 19:00ak Mexikon) Mexiko-ko Pilota Federazioko presidente den Eduardo Villegas jaunak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Gazteria zuzendaria den Jon Redondo jaunak egin dute irekiera ofiziala.
Kirol alorrari dagokionez, izar nagusiek ez dut hutsik egin. Mikel Egiguren eta Ibon Aldazabal berriatuarra eta Gotzon Enbil eta Moresmau nagusi izan dira lehen partiduetan beren lehen puntuak lortuaz.
Lehen partiduan, Egiguren II eta Aldazabal berritxuarrak lan asko egin behar izan dute nahiz eta bi set-etan partidua amaitu. Inclan eta Ituartek lan handia eman die euskaldunei (15-13, 15-13). Ituarte-k azken orduan min hartutako Valdes III.aren tokia beteko du lehiaketan.
Bigarren partidua borrokatuagoa izan da. Moresmau-Enbil eta Olha-Txasio bikoteek partidu estua izan dute. Lehen set-a Olha eta Txasiok irabazi dute (15-13). Hori ikusita Zumaiako Gotzon Enbilek beste martxa bat sartu eta bigarren set-a aurrera ateratzea lortu du (8-15). Moresmau eta Enbilek hautsi dute berdinketa, 3-5.
Gaur goizaldean (Mexiko-n 19:00etan) bigarren jardunaldia jokatuko da. Moresmau-Enbil / Inclan-Ituarte eta Egiguren II-Aldazabal / Olha-Txasio dira partiduak.
Ibon Aldazabal Berriatuko atzelaria
Aritz Erkiaga ispastertarrak, Jokin Arbe Markina-Xemeindarrak, Ibai Erkiaga lekeitiarrak eta Ibon Aldazabal berriatuarrak jokatuko dute Master Series txapelketa, baina, momentuz, berriatuarra hasi da bakarrik martxan. Ibon Aldazabal (Berriatua, 1987) Mexiko Hirian jokatzen hasi diren zesta-punta txapelketa garrantzitsua jokatzeko aukeratu dute. Jai Alai World Tour zirkuituko lehen proba maila onean hasi du Berriatuko atzelariak.
Mexikon jokatzen hasi den Master Series txapelketak Hondarribian eta Markina-Xemeinen izango du jarraipena.