Artista berriatuarrak Donostiako
Gros Gallery Night arte erakusketan parte hartuko du bihar. Berriatuarraren lanak arkitektura mugimenduan esparruan egongo dira ikusgai, Kur Galleryn.
Donostiako Gros auzoko galeria eta espazio artistikoen inguruan estreinako egiten den ekimena da
Gros Gallery Night. Egitasmoak arte espazioak piztea du helburu. «Lau espazioz osatutako ibilbide batek osatuko du
Gros Gallery Night. Lau orduz, espazio bakoitzean ekitaldi bat eskainiko da, ordu ezberdinetan», azaldu dute antolatzaileek.
Lehenengo ekimenean mugimendua eta soinua abiapuntutzat hartu dituztela azaldu dute. «Gau batez, artea Groseko espazio desberdinetan zabalduko da. Horrela, hiru galeria desberdinek interbentzio artistikoak eskainiko dituzte».
Egitaraua, orduka
18:00etan Arteko galerian hasiko da ekimena. Ostean, 19:00etan, Mikel Lertxundik Kur Galleryn bihar arte ikusgai daukan erakusketara pasatuko da eskaintza. 20:00etan NoColorStudion egongo da ikuskizuna eta amaitzeko, 21:00etan, Zurriola Surf Eskolan batuko dira parte hartzaileak. «Ekitaldia jai giroan amaituko da, hondartzan».
Lau orduko arte ikuskizuna doakoa izango da. Behin ekimena hori eginda, Lertxundik erakusketa itxiko du. «Piztu gaua! Piztu artea eta kultura!» esanez herritarrei ikuskizunean parte hartzeko gonbitea egin die artistak.