Aldazabal berritxuarra eta Egiguren Mexikoko Master Series-eko txapeldunordeak dira
Olha eta Txasio dira Mexikoko Master Series-eko txapeldunak Ibon Aldazabal eta Mikel Egigureni irabazita. Final ikusgarria jokatu dute laurek eta jokoari dagokionez paretsu ibili dira bi bikoteak.
Finala hiru set-etan erabaki da. Lehenengoan Olha eta Txasio 14 eta 15 nagusitu dira. Bigarren set-a, ostera, Aldazabalek eta Egigurenek irabazi dute 15 eta 11. Hirugarrenean 2 eta 5-eko aldeko emaitza lortu dute Olhak eta Txasiok.
Hilabete honetan Hondarribian eta Markina-Xemeinen jokatuko dituzte Master Series-eko partidu batzuk.