Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiari buruzko erakusketa zabalduko dute bihar

IMG_7884

Lekeitioko Udalak, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. 25 Urtez Itsasargia Kale-Antzerkigintzan erakusketa zabalduko du bihar (uztailak 1), 19:00etan Barandiaran aretoan. Erakusketa zabalik egongo da 13ra arte. Jaialdiaren 25 urteetako irudiak, kartelak, esku egitarauak, liburuak, bestelako dokumentuak, eta ikus-entzunezkoak aurkituko dituzte bisitariek erakusketan.