Lekittarrak hirugarren egin du Elantxobeko banderan

pnga_erakutsi-3.pl

Atzo jokatu zuten Elantxobeko hogeitazazpigarren bandera Zumaiak irabazi zuen, Getaria izan bigarrena eta Lekitarra hirugarrena. Laugarren sailkatua etxeko taldea izan zen, eta Ondarroak zazpigarren amaitu zuen.

Zumaiak 21 minutu eta 41 segunduko denbora egin zuen, eta Getariak bi segundu gehiago behar izan zituen. Lekeitiarrek, berriz, 21 minutu eta 49 segundutan egin zuten estropada. Elantxobe laugarren geratu zen, 21 minutu eta 58 segundurekin. Ondarrutarrak Orio eta Santurtziren atzetik sailkatu ziren, 22 minutu eta 16 segunduko denbora eginda. Lehia estua Sailkapen orokorrean lehia estua dago lehenengo hiruren artean. Zumaia da liderra, baina, Lekittarra eta Getaria puntu berdinekin daude; 22 puntu dituzte hirurek. Halaber, hurrengo biak ere puntuazioan berdinduta daude. Elantxobe doa laugarren, eta Ondarroa bosgarren eta biek 15 puntu dituzte.