Markinako eta Gernikako pelotariek jokatuko dute herriarteko txapelketako finala
Markinako Eskupelota taldeak eta Gernikako Arkupe taldeak jokatuko dute BBK Herriarteko txapelketako finala. Markinarrak Zornotzari irabazita sartu dira finalean, eta gernikarrek Elorrioko taldea gainditu dute final erdietan.
Hiru mailetako partiduetatik bi irabazi dituzte Markinako pelotariek final erdietako bueltako partiduan. Kadeteetan Josuk eta Aimarrek 22-20 galdu zuten, eta gazteen eta nagusien mailetan emaitza berdinarekin irabazi zuten: 22 eta 12. Gazteetan Zubikaraik eta Urizarrek osatu zuten bikotea, eta nagusietan, ostera, Zapak eta Kastillok.
Kadeteen eta gazteen partiduekin erabakita zegoen jada finalerako pasea, baina, nagusien garaipenagaz oraindik pozago geratu zen taldea. “Finalean egotea guretzako poz handia da”, esan du Pello Urionabarrenetxea entrenatzaileak.
Bihar egingo dute pelota aukeraketa Elorrioko frontoian eta zapatu arratsaldean jokatuko dute han finala.