Mugertza anaiek Aizkora txapelketako finala jokatuko dute
Mutrikuko Ugaitz eta Aratz Mugertza anaiak Euskal Herriko bigarren mailako Aizkora txapelketako finalera sailkatzea lortu zuten atzo. Zumarragako Euskadi plazan jokatu zuten txapelketako kanporaketa, eta lehendabiziko sei sailkatuak finalean egongo dira.
Mikel LarraƱagak irabazi zuen kanporaketa, eta Ugaitz Mugertzak bigarren egin zuen. Lehenengoak 14 minutu, 42 segundu eta 6 ehunen behar izan zituen 54 ontzako hiru enbor eta 60 eta 72 ontzako enbor bana ebakitzeko. Mugertzak, berriz, 15 segundu eta 8 ehunen gehiago behar izan zituen. Bestalde, Aratz Mugertzak bosgarren egin zuen, agindutako lana 15 minutu, 48 segundu eta 78 ehunetan eginda.