Emakume Saharauien Batasun Nazionala-ri babesa emateko asmoz Etxelila eta Ondarroako Udalaren izenean joandako bi ordezkariri (Amaia Cabero eta Rosa Baltar -Ondarroako Udaleko berdintasun teknikaria-) ez diote Saharara sartzen utzi. Euskal Saretik joan dira Cabero eta Baltar, eta haiekin batera Londres eta Manchester-etik zihoazen beste biri ere Al Aaiún-era sartzea debekatu diete.“Ez digute ezta hegazkinetik jaisten utzi, gure izenak zituzten eta herrialdera sarrera debekatzera etorri dira zuzenki”, azaldu dute.
Gertaera Herri Sahararrak bizi duen “errepresio egoeraren isla” dela salatu du. Horren aurrean, Ondarroako Etxelilako ordezkariek gertatutakoa salatu eta herrikideei babesa adierazi nahi izan diete. “Guk, gertaera hau osoki salatzeaz gain, herri Sahararrarekiko elkartasun mezua zabaldu eta oztopoen gainetik Euskal Sareko kideok elkarlan eta elkartrukean jarraituko dugula adierazi nahi dugu!”, gaineratu dute.