Banderatxo, globo eta lepokoez apaindutako karroza koloretsuak kalejira egin zuen zapatuan, Lekeitioko kaleetan zehar sexu askatasuna eskatzeko. Hamabost lagun joan ziren barruan mozorrotuta eta kanpoan dantzan elkartu zitzaizkien beste hainbat, aldarrikapen jaiagaz bat eginez.
Eusebio Maria Azkuetik irten eta San Andres eta Zumatzeta kaleak alaitu ondoren, Eskolape bete dantzan jarri zuten karrozako partaideek. Plazan eta portuan ere egin zuten geldialdia.