https://www.youtube.com/watch?v=kgxX2P6sVdo “Arrakasta izugarria izan da”. Berba horiekin egin du Lekeitioko Udalak 25. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiren balorazioa. “Mundiala!”. 25.000 ikusletik gora izan dira barikuan hasi eta domekara arte Lekeition egon direnak. Emanaldiz emanaldi, ikuslegoak erantzun ona eman duela azaldu du Lekeitioko Udalak. “Asteburu zoragarria izan da. Plaza, kaleak, hondartza, portua... jendez beteta egon dira. Kaleko arte gose nabaria zen eta eguraldia lagun, ikuskizun guztiek erantzun ezin hobea jaso dute”.