
Udako kontzertuaren ordez, Mutrikuko Txistu Taldeak
Txistu Eguna antolatu zuen zapatuan. Herri sortu zen giro onarekin, “pozik” agertu dira txistu taldeko kideak. Herriko txistulari taldea pozik geratu da zapatuko Txistu Eguna eta gero; “errepikatzeko gogoekin” daude. “
Herritarrek oso ondo erantzun diote jaiari. Iluntzean sekulako giro polita sortu zen Beheko zein Goiko Plazan. Hurrengo batean, beste kantu batzuk prestatu, eta kalera irtetzeko asmoa dugu”, azaldu zuten txistu taldekoek.
19:30ak aldera, txistu eta danbolin hotsek herriko txokoak jaira deitzen hasi ziren, eta pixkanaka Mutriku festa giroan sartu zen. Txistu taldeko kideak
kalejiran heldu ziren
Beheko Plazara. Han, hainbat musika pieza jo zituzten, eta dantzari ausartenek beraiekin batera dantza egin zuten. “Taldetxo bat gurekin dantza egitera animatu da”, gaineratu zuten txistu taldekoek.
Beheko Plazan dantzan izerdi pixka bat atera ostean, kalejiran
Goiko Plazarantz joan ziren Mutrikuko Txistu Taldeko kideak. Kantu paperak banatu, eta
kantu herrikoiak abestu zituzten hainbat herritarrek. “Jende pila batu da kantuan”, esan zuten pozik txistu taldeko kideek.