
https://www.youtube.com/watch?v=wYkSU8dK9Xw Urteroko hitzordua zena momentu magiko bilakatu da. Malen jaiei hasiera emateko gauean, danborradaren txanda amaitu eta gero, elkarteko kideek, urte askoan elkartean, eta elkartetik herriarentzat, lan egin duen herritarra omendu dute: Juanjo Lekunberri Xapo. Plaza bete jenderen aurrean, omenduak Mutriku herria abestia gidatu du, danborradako zuzendariaren makila bere eskuetan hartuta.

https://www.youtube.com/watch?v=nVc6VelixWI&feature=youtu.be Musika bandaren dianak eman dio hasiera Malen Egunari Mutrikun. Horrela ba, musika izan da eguneko protagonista. Bien bitartean, herriko gaztetxoenek eurentzako tartea izan dute goizetik hasi eta iluntzeraino. Egañaneko frontoian haur parkea ipini dute, eta umeak pozik ibili dira "ederto batean" elkarrekin jolasean.